XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Delako proposamenari buruz sailak bere iritzia zehaztu beharko du eta, hala dagokionean, Eusko Jaurlaritzak.

c) Dauden bideak erabiliz iritzi hori defendatuko da.

3. atala

1. Ekainaren 20ko 305/1995 Dekretuaren 13. eta 14. atalen arabera, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Europako Gaietarako Zuzendaritzaren bitartez eman beharko die informazioa sailei Europako Batasuneko proposamen eta ekimenez, proposamen eta ekimenok sailon konpetentziei eragiten badiete.

2. Eginkizun hori burutzeko, sail bakoitzeko organo arduradunari honako hauek, behintzat, bidaliko dizkio Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak:

a) Europako Batasuneko urteko legegintza egutegia.

b) Europako Batasuneko lehendakaritza aldi bakoitzaren egitaraua. Lehendakaritza aldi hori sei hilabetekoa da.

c) Berariazko informazioa proposamen edo ekimen bakoitzari buruz, proposamen edo ekimen horrek sailaren konpetentziei eragiten badie. Akordio honekin balera datorren I eranskinean jaso dugu horretarako erabiliko den informazio fitxa.

4. atala

1. Sail aginpidedunak edo, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzak duen iritzia zehazteko, legeak horretarako ematen dituen barne eta kontsulta prozedurak erabiliko dira.